
Euskararen C1 mailako azterketa prestatzeko ikastaroa
Euskararen C1 maila prestatzeko ikastaro trinkoa izango da IRAILEAN
Azterketaren idatzizko zatia urria hasieran izango da
Ikastaroa egiteko 2 aukera eskainiko dira:
1. aukera: ASTELEHENETIK OSTIRALERA
- Irailaren 2tik 27ra
- Egunean 2 ordu, guztira 40 ordu: 16:30-18:30
- Prezioa: 60 euro
- Taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua: 7
2.aukera: ASTELEHENETIK OSTEGUNERA
- Irailaren 2tik 26era
- Egunean 2,5 ordu, guztira 40 ordu: 16:00-18:30
- Prezioa: 60 euro
- Taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua: 7
Idatzizko azterketa gaindituz gero, nahi dutenek, ahozkoa prestatzeko ikastaro berezia egin ahal izango dute.
Izen-ematea
Plaza kopuru mugatua da, eta izena ematen den ordena errespetatuko da taldea sortzeko.
Izena emateko nahiz bestelako informazioa jasotzeko:
- Leintz Udal Euskaltegia
- 943 79 21 68 / 635 75 24 77
- idazkaritza@udaleuskaltegia.eus