
ZeDemontre IV. Topaketa
Eskoriatzako Udalak “ZeDemontre” Topaketaren laugarren edizioa antolatu du. Mota guztietako sortzaile eta artistentzat zuzendutako topaketa izango da, non, musika, antzerkia edo taularatu daitekeen beste edozein modalitate landu daitekeen.
- ZEINEK HARTU DEZAKE PARTE? Eskoriatzan jaiotako edo erroldatutako pertsona guztiek. Taldeen kasuan, taldea osatzen duten pertsonetako bat, gutxienez, Eskoriatzan jaiotakoa izan beharko da edo bertan erroldatuta egon.
- ZUZENEKO SAIOAK: Parte-hartzen duten pertsonek edo taldeek 30 minutu inguruko saioa eskaini beharko dute zuzenean.
- NOLA? Banaka nahiz taldean, eta ez dago adin mugarik
- NOIZ IZANGO DA? Emanaldiak uztailaren 18an izango dira, parte-hartzaileek eta antolatzaileek adostutako orduetan.
- IZEN-EMATEA: Izena HEMEN eman behar da ekainaren 27a baino lehen.
-
- SARIAK:
- Sari bakarra: 300€ (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 100 euro gehiago)
- Gainontzeko parte hartzaileak: banakakoak eta bikoteak 100 euro, taldeak 200 euro. (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 50 € gehiago.)
- OINARRIAK (PDF)
Zalantzak izanez gero idatzi: 666 72 33 9
- SARIAK:
Lehiaketa egunak
2025/07/18Oinarriak
Izen-ematea
- IZEN-EMATEA: Izena HEMEN eman behar da ekainaren 27a baino lehen.