Antzerki akustikoa: “Ez dok hiru!”

EUSKAL MUSIKAREN BENETAZKO ISTORIOA

“Ez dok Hiru”, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.

Antzezleak: Patxo Telleria eta Mikel Martinez
Iraupena: 75 min
Adina: Denontzako
Hizkuntza: Euskara
Sarrera: 4 € (aldez aurretik kiroldegian salgai)