Dokumentala: “Atxorrotxeko gaztelua. Denboraren talaiatik”

Nabarralde Fundazioak eta Hernani Errotzen elkarteak egindako dokumentala da “Atxorrotxeko gaztelua. Denboraren talaiatik” izenekoa, bertan indusketa lanak gidatu dituen Iñaki Sagredo historialari eta arkeologoa elkarrizketatzen da eta baita Jose Luis Orella Erdi Aroko Historian kateadraduna eta Beñi Agirre historialaria ere.

Dokumentalaren helburua 1200eko gaztelarren konkistaren aurreko Gipuzkoaren eraketa azaltzea da, eta bereziki garai hartan Atxorrotxek Nafarroako erresumaren baitan izan zuen garrantzia erakustea, bertan konektatzen baitziren Arabako lautada eta penintsularen barrualdea itsasoarekin eta Akitaniarekin.

Ordua: 12:30
Hizkuntza: Euskara (con subtítulos en castellano)
Sarrera: Doan