Dokumentala: Auzokoak

Gure herrietan bizi dugun aniztasuna kontuan hartuz, jatorri ezberdinetako herritarrak euskarara gerturatzeko hainbat egitasmo daude abian azken urteetan. Elkarrekin eta euskaraz bizitzea posiblea dela erakusten diguten proiektuak dira, eta horretarako ezinbestekoa da euskaldunon ekarpena. Mezu hori zabaltzen laguntzeko sortu da “Auzokoak” dokumental laburra, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten hainbat herritarren bizipenetatik abiatuz.”
Sarrera: doan