ERREKAN GORA: Lau Eme

ERREKAN GORA JAIALDIKO EMANALDIA

Haatik dantza konpainiaren lana da. Kanpotik itxura ederra bazuten ere, sakonean zapalduak eta otzanak ziren garaiko emakumeek emango diote hasiera pieza honi. Familia zaindu eta euren senarrentzat apain egotea zen bete beharreko rola, baina pausuz pausu, eta borroka feministak historian zehar emandako aurrera pausoak erakutsi nahian, gaur egungo emakumearengana iritsiko gara.

Zuzeneko ahotsak, arretaz egindako mugimenduen bilaketak eta estetika sendo batek sentsazioez betetako lana izatea ahalbidetzen dute.

LAU EME webgunea