ERREKAN GORA: Petti

ERREKAN GORA JAIALDIKO EMANALDIA

Rock, folk-rock, post-rock, rhythm and blues, country… estiloz bustitako kantuak eskainiko ditu musikari beratarrak. Besteak beste, amerikar sustraiak dituen rocka eskainiko du, Eskoriatzan hainbat aldiz egin izan duen moduan. Hori horrela, bere ahots urratu eta sakonarekin izango da oraingoan ere oholtza gainean.