Euskaraldia: izen-ematea

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango den Euskaraldian izena emateko azkeneko astea

Izen-ematea online egin behar da esteka honetan: https://izenematea.euskaraldia.eus/

AHOBIZI: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut.

Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidutenetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean.

BELARRIPREST: Nire gaitasun eta aukeren arabera erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut; eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.