Euskararen Eguna

Antton Telleriaren bakarrizketa:

Telleriak irratian hasi zuen bere ibilbidea, gaur egun Gaztea irratiko Dida saioan ari da lanean, telebistara ere salto egin eta ETBn Gure Kasa saioan aurkezle ibili zen Julen anaiarekin batera, eta monologoak egiten hasi berria da. Eskoriatza izango da lehenengo plaza horietako bat. Berak dioenez betidanik izan du bakarrizketak egiteko gogoa, eta konfinamenduan bildu du horretan hasteko adorea.

Umoretik joko duen bakarrizketa freskoa ekarriko du, zalantzarik gabe.

Euskaraldiaren itxiera:

Euskaraldiaren itxierarako, berriz, zenbait eskoriatzarrek aurten izandako bizipenekin osatutako bideoa aurkeztuko da: 2. edizio honek izan dituen berezitasunak, aukera berriak, Ariguneetan nabaritutako aldaketak… herritarrak protagonista izango dituen bideoa ikusi ahal izango da ekitaldian.

Gonbidapenak eskatu:

Dena behar bezala antolatzeko, komenigarria da aldez aurretik gonbidapena eskatzea:

Segurtasun neurriak:

  • Ateak ekitaldia baino 20 minutu lehenago irekiko dira.
  • Aulkiak 1,5 metroko segurtasun distantziarekin ipinita egongo dira.
  • Bizikidetza unitate berean bizi direnak elkarrekin eseri ahal izango dira.
  • Derrigorrezkoa da maskara jarrita izatea uneoro.
  • Barruan ezingo da jan eta edan.
  • Sarreran eskuak gel hidroalkoholikoz garbitu beharko dira. Gela bertan egongo da.