Gabonetako apaingarrien tailerra

Eskoriatzako Udalak Gabonei begira antolatu duen apainketa lehiaketa dela eta, Tortolis ludotekak birziklatutako materialarekin apaingarriak egiteko tailerra antolatu du.

  • 6 – 12 urte bitarteko haurrentzako tailerra da.
  • Egun bakoitzean 2 talde egongo dira:
    • 17:00 – 18:00
    • 18:15 – 19:15
    • Talde bakoitzean gehienezko haur kopurua egongo da.
    • Ahal dela, taldeak lagunen artean sortuko dira, burbuilak errespetatzeko.
    • Ez da 2 eguneko tailerra, egun bakarrekoa baizik.

IZENA EMATEA:

  • Ludotekan: 16:45 – 19:15
  • Whatsapp-ez: 688 601 374
  • Azkeneko eguna: AZAROAK 23

Tailerrean parte-hartzen duten haur guztiak gonbidatuko dira abenduaren 11n  herriko txoko bat gabon girorako apaintzera.