Ludoteka: Kantu kantari ikuskizuna zaharren egoitzan

Pasa den urtean bezala, aurten ere Tortolis ludotekako haurrek ikuskizun bat prestatu dute zaharren egoitzan egiteko. Kantu eta dantza ikuskizuna izango da aurtengoa eta ludotekako haurrek euskal kanta zerrenda luzea prestatu dute zaharren egoitzako egoiliarrei eta euren senitartekoei eskaintzeko.