Gaztelekua: Korrika amaierako jaira joateko irteera, Gasteizera

Apirilaren 14an Korrika amaituko da Gasteizen eta gaztelekutik irteera bat antolatu da Korrikaren amaiera ikusi eta jai giroan eguna pasatzeko. Egun osoko irteera izango da eta bakoitzak bere jatekoa eraman beharko du. Autobusa ere bakoitzaren kontura joango da. Iluntzean itzuliko gara, 20:00ak inguruan.