Hitzaldia: Elikadurari buruz egunero entzuten dituzun mitoak eta gezurrak
Charla: Mitos y mentiras sobre alimentación que escuchas a diario

Elikadura arloan etengabeak dira mitoak; osasuntsua zer den eta zer ez den esaterakoan ere aldaketak izaten dira, eta, nola ez, uste kontrajarriak eta baita elikaduraren industriaren interesek sortutako gezurrak edo erdi egiak ere.

Bittor Rodriguez Giza Nutrizioko eta Dietetikako diplomaduna da eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da, eta baita dibulgatzailea ere. 17 urte baino gehiagoko esperientzia du nutrizio arloko ikerketan, 6 liburu argitaratu ditu, artikulu ugari nazioarteko aldizkarietan, eta hainbat komunikabideetan kolaboratzen du.