Hitzaldia: Iruña Veleia, gezurra ala egia?

Arabako aztarnategi horretan, 2004an eta 2005ean, 400 bat grafito agertu ziren latinezko eta euskerazko testuekin; Ieroglifiko egipziar batzuk eta greziar alfabetoz idatzitako zenbait hitz ere bai. Marrazkiak ere ugari. Hasieran ontzat eman ziren, Euskal Herriko Unibertsitateko katedradunek aurkeztu zituzten prentsaurrekoan. Handik gutxira, zalantzak hasi ziren eta EHUko kideak eurak izan ziren faltsutzat jo zituztenak. Arabako Diputazioak auziperatu egin zituen Eliseo Gil zuzendaria, Oskar Escribano geologoa eta beste kolaboratzaile bat. Harrezkero ahots ugari altxatu da benetakotasunaren alde, eta hainbat txosten eta liburu idatzi ere bai.

Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
Hizkuntza: Euskara