
HITZALDIA: Non gelditu gara gu?
ONINTZA ENBEITA MAGUREGI
PRESENTZIALA
Euskaraldiaren hasierako egunean euskalgintza, feminismoa eta pandemia egoerari buruzko hausnarketak:
“Mundua bere buruari begira gelditu den honetan, gure borroka txikiek zail daukate euren burua erakusten. Helmuga betikoa da orain ere: Euskal Herria euskalduna eta feminista. Zein izango dira ordea estrategia berriak? Egoeraren irakurketa kolektiboarekin hastea onena.
EZ DA ONLINE IZANGO. PRESENTZIALA IZANGO DA
SEGURTASUN NEURRIAK:
- Ateak ekitaldia baino 20 minutu lehenago irekiko dira, atean pilaketarik egon ez dadin.
- Aulkiak 1,5 metroko segurtasun distantziarekin ipinita egongo dira.
- Bizikidetza unitateak bakarrik eseri ahal izango dira elkarrekin.
- Derrigorrezkoa da maskara jarrita izatea uneoro.
- Barruan ezingo da jan eta edan.
- Sarreran eskuak gel hidroalkoholikoz garbitu beharko dira. Gela bertan egongo da.