Hitzaldia: Zer da elikadura osasungarriaren kontu hori?

ZIENTZIA ZABALTZEKO ZIKLOA

Nutrizioaren munduan mitoak eta legendak konstante bat dira, baita aldaketak ere osasungarritzat jotzen den horretan. Bittorrek nutrizio egoki baten bidez gure osasun orokorra hobetzeko jarraibideak eta tresnak emango dizkigu. Hitzaldia euskaraz izango da, baina aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da, gaztelerara.

Bittor Rodriguez Giza Nutrizioko eta Dietetikako diplomaduna da eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da, eta baita dibulgatzailea ere. 17 urte baino gehiagoko esperientzia du nutrizio arloko ikerketan, 6 liburu argitaratu ditu, artikulu ugari nazioarteko aldizkarietan, eta hainbat komunikabideetan kolaboratzen du.

 

¡SE CONTARÁ CON TRADUCCIÓN SIMULTÁNEA!