ikuskizuna: zientzia edo magia?

FAMILIENTZAKO EGITASMOA!

Jon Kepa Eureka esperimentu berri eta harrigarriekin dator. Modu praktiko, dibertigarri eta ikusgarrian, ikasgeletan ikasitakoa indartuko dute umeek eta zientzialari bihurtuko dira egun batez, Eureka doktorearen laguntzaile izan daitezkeelako. Gainera, esperimentuak -erabat seguruak-, etxeko materialekin egiten dira, edozeinek eskura dituenekin; horrela, edonork edonon eta edonoren aurrean egin ahal izango ditu eta jendea aho zabalik utzi.

Bi saio egingo dira, ondorengo ordutegiekin:

  • 17:00 (LH3 eta LH4) – Zaldibar antzokia
  • 18:30 (LH5 eta LH6) – Zaldibar antzokia

Sarrera: 2 € (aldez aurretik kiroldegian salgai)