Jakinduriek munde erreko dau

ZIENTZIA ZABALTZEKO ZIKLOA

Itxuraz elkarren oso urruti dauden bi diziplinek, zientziak eta bertsolaritzak, lotura aurkituko dute ohiko mugak gainditu eta jendartera iristeko.z

Zientzialariek 10 minutuko tartea izango dute egunerokotasunarekin lotutako gaiak ikerkuntzaren lan ildoetatik oholtzan aurkezteko, modu labur, zehatz eta argian. Zientzialariak izango dira:

  • Onintze Salazar (Fisikaria eta metereologoa ETBn)
  • Iker Badiola (Biologian doktorea, EHUko irakaslea)
  • Eider Bilbao (Itsasestazioko ikertzailea)

Hitzadi bakoitzaren bukaeran, Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistak azaldutakoari buruzko gaiak proposatuko dizkie bertsolariei, besteak beste, bertsoak bota ditzaten. Bertsolariak izango dira:

  • Uxue Alberdi
  • Andoni Egaña

“Bertsozientzia” laburduraz ezagutzen den ekitaldia.

Sarrerak: Doan (kiroldegian eskuratu daitezke jada). Aforo mugatua!