Kontzertua: Gari eta Maldanbera

GARIk (Iñaki Igon Garitaonandia -Legazpi, 1963), Hertzainak talde historikoko abeslariak, euskal musikan ibilbide luzeko sortzaileak eta memoria kolektiboan bizirik dirauten abestien egileak, “Beste denbora batean” diskoa aurkeztuko digu.

38 urte baino gehiago eszenatokietan eta musikari lotuta bizi oso bat eman ondoren, Gari bezalako artista iraunkorrak beren kantuen gainetik daude, beren diskoetatik gaindi; eta, batez ere, beren jarrera eta estiloagatik dira erakargarriak.

Kontzertua ekitaldi berezi bat izango da, bere bizi-esperientziatik konposatu eta moldatutako abestien sentsualitateaz gozatzeko unea, kontzertuan zehar bidea eraikitzen joango diren abestiak publikoarekin zubi intimo eta sendo bat sortuz.

Azken hamarkadetako euskal musikako artista handienetako honek,  Maldanbera bere taldearekin batera, “Beste denbora batean” diskoa aurkeztuko du.

Sarrerak: 4 € (aldez aurretik kiroldegian salgai)