Kotxeen slalom proba

Slaloma autoekin egiten den abiadura eta trebetasun proba da. Konoekin markatutako zirkuituan, gidariek, banan banan ahalik eta azkarren eta ahalik eta kono gutxien joz osatu behar dute zirkuitua, eta horretarako, askotan bira oso azkarrak egin beharko dituzte, baita 360º-koak ere.

Oso ikusgarriak izaten dira probak.

Aurten, Eskoriatzako bi gidarik hartuko dute parte: Gorka Urrutiak eta Mikel Oyarzabalek.

Sari banaketa plazan egingo da, 19:00etan.