Literatura solasaldia

LIBURUA: BASA

Idazlea: Miren Amuriza

“Zaharra da Altzerreka, erreka-bazter ainube batean dagoen baserria. Zaharra bertako seme Henry, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, zangoa anputatu ziotenez geroztik ohean datzana. Zaharra da Sabina Gojenola ere, koinatu elbarria eta etxaldea egoskorkeriaz gobernatzen dituen alarguna.Seme-alabek egunerokoa erraztu nahi dioten arren, uko egiten dio modernitateari, erosotasunari, inork ezarritako arrastoan sartzeari… Behiekin, ardiekin, txakurrekin, katuekin bat egiten du ondoen Sabinak, animaliei baizik ez die gozotasunik adierazten. Etxekoekin dena du errezeloa, ika-mika eta tentsioa; auzoekin, dena liskar eta norgehiagoka.”

Koordinatzailea: Mikel Antza
Prezioa: Doan
Liburuak: Nahi duenak eskuragarri du liburua udal liburutegian, mailegutzan hartzeko.
Izena emateko (Aforo mugatua da, komeni da izena ematea, azkeneko eguna urtarrilak 27)