Mendi Tour Film Festival

  • Treeline, 40 min., Gran Premio. 2018, AEB.   Zuzendaria: Jordan Manley
    Columbia Britainiarreko, Japoniako eta Nevadako basoak Lurreko izaki bizidun antzinakoenen bizileku: zuhaitzak. Zientzialariek, zaintzaileek eta gidari espiritualek interpretatzen dute zuhaitz zaharrenek gizakioi erakusteko dutena, gizateria eta naturaren arteko lotura indartzeko.  Trailerra.
  • Climbing Blind, 57 min., Eskaladako pelikularik onena. 2019, Erresuma Batua.  Zuzendaria: Alastair Lee 
    Ikusmen urritasuna du Jesse Duftonek. Erretinosi pigmentarioa diagnostikatu zioten haurtzaroan eta harrezkero ikusmena asko gutxitu zaio, ia erabat itsu izateraino. Baina hori ez da oztopo bere eskaladarako zaletasuna muga berrietara eta zailtasun gorenetara bideratzeko: Old Man of Hoy, Eskoziako haitz-zutabe ikonikoa, eskalatzen duen lehen itsua izan nahi du, Molly neska-lagunarekin osatzen duen sokada-buru izanez eta aurrez entsegurik egin gabe. Trailerra

Sarrerak: 3 € saioko, 5 € bi egun. Sarrerak aldez aurretik kiroldegian.