Ostegun bidaiariak: “Udan Andeetan, Mendozatik Patagoniara”

Txilen unibertsitateko mugikortasun programa bukatutakoan, oporrak hartu eta etxera zuzen bueltatu beharrean, ametsak egi bihurtzen ibili ziren Beñat eta Unai hilabete eta erdiz Andeetan, iazko Gabonetan. Abentura Mendozan hasi eta Patagonian bukatu zen, baina bidean hainbat esperientzia bizi izan zituzten. Txoko zoragarriak bisitatzeko eta eskalatu nahi zituzten hainbat pareta igotzeko aukera ere izan zuten, lagun berriak egiteaz gain.

Hizlariak: Beñat Arrieta eta Unai Jimenez