Ostegun bidaiariak. “Urrutiko bidaiatik, barneko bidaiara”

Peru, Ekuador eta Kolonbia aldean urtebete baino apur bat gehiago eman zuen Nagorek. Herri proiektu eta familia desberdinak ezagutzeko asmoz joan zen, boluntario gisa, bertako komunitateetara. Euren kultura eta bizitzeko eredu desberdinak gertuagotik ezagutu nahi zituen. Bidaia bakarrik hasi arren, lagunak egin zituen bidean, eta esperientziak herri indigenak, komunitate ereduak eta kulturak ezagutzeko balio izan badio ere, bizitza beste modu batera ikusten ere lagundu dio. 2017an egindako bidaia da.
Hizlaria: Nagore Uriarte