Inauterietako mozorro lehiaketa

Inauteritako zapatuan izango da mozorro lehiaketa.

Kontsultatu hemen oinarriak osorik.

Lehiaketa egunak

2023/02/18

Oinarriak

  1. Lehiaketan parte hartzeko otsailaren 18an, larunbata, eguerdiko 13:00etan, egingo den desfilean irten beharko da. Sariak emateko desfile osoa egiten duten pertsonak edo taldeak baino ez dira kontuan hartuko, hau da, Luis Ezeizaren patiotik irten eta Santa Marinan amaitzen dutenak.
  2. Desfilean parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman behar,  Luis Ezeizako patioan egon behar da eguerdiko 12:50ean eta desfilean irten.
  3. Desfilea 13:00etan hasiko da. Ibilbidea: Luis Ezeiza/plaza/Santa Marina.
  4. Erakustaldia edo dantzaldia egingo duten taldeek plaza parean gelditu ahalko dira. Saiatu 4 edo 5 minutu baino gehiago ez egoten.
  5. Epaimahaia desfilea bukatutakoan elkartuko da erabakia hartzeko, eta arratsaldean, 18:30ak aldera, plazan bertan jakinaraziko da irabazleak nortzuk diren eta sariak ere orduan banatuko dira.
  6. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da, eta sariren bat edo batzuk ez ematea ere erabaki ahal izango du.
  7. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du. Sortu litezkeen zalantzei edo ezustekoei erantzutea antolatzaileen esku egongo da.

 Sariak

16 urtetik gorakoentzat

  • Originalitatea: 160 €
  • Animazioa; 160 €
  • Muntaia: 160 €
  • Bakarka/bikoteka:100 €
  • Adin askotarikoak:160 €

16 urtetik beherakoentzat

  1. saria:  100 €
  2. saria:  80 €
  3. saria:  50 €
  4. saria:   30 €

Izen-ematea

Desfilean parte hartzeko Luis Ezeizako patioan eman behar da izena 12:50 eta desfilean irten