Mugituz bizi!

Eskoriatzako Mugituz bizi! orientazio zerbitzua da.

Astean hiru egunetan eskainiko den zerbitzua da:

  • Kiroldegian – Astelehenak 15:00 – 19:00
  • Kultur etxean – Astearteak 09:00 – 13:00
  • Osasun Zentroan – Asteazkenak 09:00 – 13:00

Zerbitzuaren helburua  Eskoriatza aktibo baten alde egitea da, jarduera fisikoa sustatuz. Ardatzetako bat orientazio zerbitzua izango da; pertsona inaktiboei zuzendutako zerbitzu indibidualizatua jarduera fisiko gehiago egin dezaten, Munduko Osasun Erakundeak emandako gomendioak jarraibide hartuta.

Eskainiko den zerbitzuaren ezaugarriei dagokionez, ondoko bidea jarraituko da:

  • Banakako elkarrizketa: herritarraren perfila ezagutu, baita haren lehentasun, behar izan, interes edota oztopoak jarduera fisikoa egiteko.
  • Programa bat eskaini, banakakoa zein taldekoa, udalerriko baliabide komunitarioak aintzat hartuta
  • Jarraipena: betiere, motibazioan eta hobekuntza proposamenetan oinarrituta.
  • Ebaluaketa: helburuen lorpenak aztertu.

Hortaz gain, ibilaldiak, osasun tailerrak, indar entrenamendu saioak eta bestelakoak eskainiko dira.

Prezioa: Doan
Teknikaria: Asier Urzelai, Jarduera fisikoko teknikaria

Mugituz bizi!

Servicio de orientación para la promoción de una Eskoriatza activa, fomentando la actividad física.

Se ofrecerá un servicio de orientación personalizado; un servicio individualizado dirigido a personas inactivas para que realicen más actividad física, siguiendo las recomendaciones de la Organización Mundial de la Salud.

El servicio será gratuito y se ofrecerá a partir del día 24 de abril: 

  • Polideportivo- Lunes – 15:00 – 19:00
  • Kultur etxea – Martes – 09:00 – 13:00
  • Centro de Salud – Miércoles- 09:00 – 13:00