Mugituz bizi!
Eskoriatzako Mugituz bizi! orientazio zerbitzua da.
Astean hiru egunetan eskainiko den zerbitzua da:
- Kiroldegian – Astelehenak 15:00 – 19:00
- Kultur etxean – Astearteak 09:00 – 13:00
- Osasun Zentroan – Asteazkenak 09:00 – 13:00
Zerbitzuaren helburua Eskoriatza aktibo baten alde egitea da, jarduera fisikoa sustatuz. Ardatzetako bat orientazio zerbitzua izango da; pertsona inaktiboei zuzendutako zerbitzu indibidualizatua jarduera fisiko gehiago egin dezaten, Munduko Osasun Erakundeak emandako gomendioak jarraibide hartuta.
Eskainiko den zerbitzuaren ezaugarriei dagokionez, ondoko bidea jarraituko da:
- Banakako elkarrizketa: herritarraren perfila ezagutu, baita haren lehentasun, behar izan, interes edota oztopoak jarduera fisikoa egiteko.
- Programa bat eskaini, banakakoa zein taldekoa, udalerriko baliabide komunitarioak aintzat hartuta
- Jarraipena: betiere, motibazioan eta hobekuntza proposamenetan oinarrituta.
- Ebaluaketa: helburuen lorpenak aztertu.
Hortaz gain, ibilaldiak, osasun tailerrak, indar entrenamendu saioak eta bestelakoak eskainiko dira.
Prezioa: Doan
Teknikaria: Asier Urzelai, Jarduera fisikoko teknikaria
Mugituz bizi!
Servicio de orientación para la promoción de una Eskoriatza activa, fomentando la actividad física.
Se ofrecerá un servicio de orientación personalizado; un servicio individualizado dirigido a personas inactivas para que realicen más actividad física, siguiendo las recomendaciones de la Organización Mundial de la Salud.
El servicio será gratuito y se ofrecerá a partir del día 24 de abril:
- Polideportivo- Lunes – 15:00 – 19:00
- Kultur etxea – Martes – 09:00 – 13:00
- Centro de Salud – Miércoles- 09:00 – 13:00
