POESIALDIA: ORTUPOEMAK
Ortu poetiko bat xomorro eta piztiz betea, Leire Bilbaorekin.
Umeek literaturarekin duten lehen kontaktua poesiarekin dela ahazten zaigu sarritan. Txiki txikitako kanta, aho-korapilo eta hitz asmaketekin poesia sortzen dute berez eta natural.
Poesia emanaldi honekin haurren irudimenari ateak irekiko dizkiogu; ortuan sartu eta bertako flora eta fauna harrigarri eta jostariarekin topo egiteko.
Sarrera: doan.
Adina: 4 urtetik 114 urtera.
