ERAKUSKETA: Maialen Gallastegi

Maialen Gallastegi margolari eskoriatzarraren DESIDATZI erakusketa urriaren 5etik azaroaren 5era.

“Idaztea askatzea, ateratzea eta sendatzea da.

Egunerokoan, boligrafo fin-fin batekin idazten dut, eta mihisean zein paperean margotuz idazten dut batzuetan. Bi moduetan, hitzak eta hizkiak desitxuratu eta urtzen hasten dira, guztiz desagertu barik. Azkar eta inprobisatuz, idazten eta des-idazten sortzen hasten naiz.

Gero, hizki batzuk agerian utzi eta beste batzuk pinturaren koloreen atzealdean gordetzen ditut; dena estaltzea kostatzen zait.

Estaltzen duen pintura-kapa horrek atmosfera bat sortzen du, behe-laino moduko bat. Agerian dauden hizkiak edo sinboloak hegan dauden gorputzak dira. Beraien arteko gorde-gordeka, dantza eta elkarrizketa misteriotsuak azalduz.”

 

 

 

Erakusketa egunak

2026/10/05
2026/11/05