PORROTX, MARIMOTOTS, PUPU ETA LORE

MUSU BETE URTE ikuskizun berria AZAROAREN 20an arratsaldeko 18:00retan izango da.

“Musuz bete ditzagun udazkena, negua, udaberria eta uda. Musuz urtea eta bizitza. Musuekin gure lurra ere biraka jartzen delako, kantuan eta dantzan. Eta gu berarekin! Ze zapore du marigorringo baten musuak? Konta daiteke urte oso bat musutan? Zatoz pailazookin eta jakingo duzu!”

Sarrerak salgai: 

  • Kiroldegian azaroaren 2tik aurrera 6€
  • www.bibe.me azaroaren 13tik aurrera (+%10).

Adin guztietakoek beharko dute sarrera emanaldira sartzeko.