Antzerkia: Evaren alabak

OHARRA: IBARRAUNDI MUSEOAN IZANGO DA

Antzezlana gordina da, tamalez, errealitatea ere hala delako. Indarkeria matxistaren biktimekiko errespetuz aritu nahi da, baina ikusleengan harridura sortuz.
Hiru egoera islatuko dira, hiru belaunalditatik, eta sarri hizpidera ekartzen ez ditugun gauzez hitz egin nahi da.
Antzezlana 3 sketch-etan banatzen da, eta ikuslea, sketch batetik bestera, ibilbide bat eginez joaten da.

Sarrera doan da, baina aforo mugatuta, beraz, aldez aurretik izena eman behar da

Izena emateko:

  • H@ZI – 943 71 44 07 (udaletxeko arreta zerbitzua)
  • 943 71 46 88