Antzerkia: Irabazi

AKTOREA: JON PLAZAOLA

“Partehartzea da garrantzitsuena”. Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta sinestarazi nahi izan zigun. Gaur egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidakaitza da. Irabaztea da helburua. Irabazi ala hil.

Baina Félixek ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du ezer irabazi, erdibideko mediokre bat izan da beti. Gaur gauean, ordea, Félixek sari bat jasoko du. Irabazi egingo du. Galtzen irakatsi digute, baina irabazten ba al dakigu?

Sarrera: 5 € (kiroldegian eta www.bibe.me).