Areskoren II. Emakume Martxa

“Emakumeon pausoa herriz herri doa”

Emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren aldeko martxa. Parte-hartzeko 2 aukera daude:

  • 4 kilometroko OINEZKO MARTXA (5 euro)
  • 7 kilometroko LASTERKETA (6 euro)

Parte-hartzaile guztiei kamiseta bana emango zaie opari, baita egunean bertan egingo diren zozketentzako zenbakia eta hamarretakoa ere.

Informazioa: Manuel Muñoz Kiroldegian

Komeni da 11:45ean parte-hartzaile guztiak Eskoriatzako plazara hurbiltzea.
Izena emanda dutenek 11:00etatik 11:30etara bitartean jaso beharko dituzte kamisetak plazan bertan.