Errekan gora: The Allnighters.

1988an Gasteizen sortua, Rhythm&Blues eta musika beltzari bizitza erdi eskaini diote banda hau osatzen duten aspaldiko lagunek, taldea Euskal Herriko musika panoraman mito bizia bilakatu arte.

Eskoriatzara diskografiaren errepasoa egitera datoz, influentzia guztiak agerian utziz, 50. hamarkadako boogie-tik 70eko pub-rockera, 60ko soul eta blues cool-enetik pasatuz, zuzeneko ikusgarria eskainiz.