Errekan gora: Gatributu

ERREKAN GORA jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua.

Gatibu talde bizkaitarrarengatik duten miresmenak batu ditu atxabaltar bi, eskoriatzar bi eta Aretxabaletan bizi den eskoitzar bat. Ixak Sarasua eta Beñat Arrieta gitarrarekin, Ibai Iregi baxuan, Gari Barandiaran baterian eta Goio Arrieta ahotsean.
Kontzertu dibertigarria eskeiniko dute hoteleko lorategian, lotsa eta konplexu barik, ondo pasatzeko asmo bakarrarekin.