Errekan gora: Maialen Errotabehere

ERREKAN GORA jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua.

Maialen Errotabehere (1983, Arrosa – Behe Nafarroa) 8 urterekin hasi zen kantuan Ezpela abesbatzan. 2004an, lehen diskoa kaleratu zuen, Nire mundua, eta 2006an, bigarrena, Askatasunen Ibaia, folk, pop eta bluesaren eraginekin. Askatasunaren kontzeptua da bere testu guztien ardatz nagusia.