Errekan gora: Virgin Soul

ERREKAN GORA jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua.

Bartzelonako Liceo konserbatorioko ikasle ohiekin sortutako taldea dugu hau. Proiektua Miren Zulaika abeslari eibartarrak sortu zuen bere ikasketa proiektua landu asmoz, gerora   jarraipena eta egonkortasuna lortu duena.
Agertokian lagun izango ditu Enric Fuster mallorkarra baterian, Alex Triado kataluniarra gitarran, Carlos Pascual kubatarra teklatuan eta Joan Bernaus argentinarra baxuan.