
Errigorako saskiak eskatzea
Eman bultzada, indartu euskara
Udazkenean, aurtengoan urriaren 24tik azaroaren 14era, Agerreko uzta euskarari puzka: Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditugu, eta, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten zaio (saski bakoitzaren balioaren %25). Ekarpen hori ezinbestekoa da zonaldeko ikastolentzat eta AEK-ren euskaltegientzat, baita sare publikoan D eredua sustatzeko dinamikentzat ere
Nafar Erriberako ekoizleen produktuekin sortutako 3 saski eta “Agertu” karta-jokoa daude aukeran (ikus webgunea):
- Saski beltza – Betikoa (55 €)
- Saski berdea – Ekologikoa (65 €)
- Saski zuria – Berezia (75 €)
- Agertu karta-jokoa (5 €)
Interesdunek webgunean egin dezakete eskaria, eta jasotze-puntuan Inkernu taberna edo HUHEZI aukeratu.
Eskariak egiteko azkeneko eguna: azaroak 14