Gaztelekua: Apainketa

Asteburu honetan gaztelekuko pareta batean mural bat margotuko dute nerabe talde desberdinen artean. Natura eta euskara izango dira muralerako gaiak eta irudiak denen artean aukeratuko dituzte.

Interesa duten nerabe kuadrillek parte hartu ahalko dute talde bakoitzari dagokion txandan.

Ekintza honetan parte hartu nahi dutenek zikindu daitekeen arropa eramatea gomendatzen da.