Gaztelekua: ate irekiak

Eskoriatzako LH6ko ikasleentzat zuzendutako arratsaldea izango da, irailetik aurrera zerbitzua beraiei zuzenduta egongo delako. Gaztelekuaren aurkezpena egingo zaie, erakutsi nolakoa den, zer egiteko aukera dagoen bertan, ze joku/jolas dauden eta nola funtzionatzen duen… besteak beste.