Gaztelekuaren inguruko topaketa

Ekainaren 8ko eta 9ko arratsaldeak gaztelekuaren inguruan hausnartzeko erabiliko dira. Erabiltzaileek eta hezitzaileek, elkarrekin urteari errepasoa egingo diote eta gaztelekuaren inguruko iritziak landuko dira.

  • Lan esparruak: funtzionamendua, programazioa, baliabideak, parte hartzea, arautegia…
  • Helburuak: hobekuntzak zeintzuk izan daitezkeen identifikatzea da, beti ere, zerbitzua hobea izan dadin.

Hau guztia merendola batez lagunduta egingo da.