Hitzaldia: Emozioen garrantzia familian

Emozioen garrantzia familian, nola zaindu zure seme alaben emozioak

Hitzaldi hau, Foru Aldundiak martxan jarri duen TREBA gurasoak egitasmoaren baitan kokatzen da. Gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoa da Treba Gurasoak programa.

Ikasturte honetan Eskoriatzan, bi hitzaldi izan dira, lehena dagoeneko eginda dago, apirilaren 27an, arauak eta mugak familian nola jarri izan zen hitzaldiaren izenburua, oraingoan aldiz, emozioak hartuko dira aztergai.

Hizlaria: Donna Apellaniz, Magisteritzan diplomatua da eta Hezkuntzan adimen emozionalean aditua.
Norentzako: haur eta nerabeen gurasoentzako
Hizkuntza: Euskara
Informazio gehiago: gazteria@eskoriatza.eus