Euskara biziberritzeko egungo egoera eta gako berriak

Iñigo Beitia Zabala

  • Kulturak badu eraginik hizkuntzaren biziberritzean?
  • Historian egon da kultur ekimenik, euskararen erabileran eragin duenik?
  • Zer diote adituek? Nola eragin talde baten euskara gehiago erabiltzeko?

Iñigo Beitia Zabala eskoriatzarra Gizarte Antropologian graduatua da, UPV/EHUko doktoregaia eta NOR ikerketa taldeko kidea.

2021eko Txillardegi Hausnartu sariketara “Kulturaren eragina hizkuntzaren biziberritzean. Behin behineko ondorio batzuk” lana aurkeztuta, 3.saria jaso zuen, eta euskararen gaineko ikerketa ugaritan parte-hartu du.

Hitzaldian euskararen biziberritze prozesuan azken urteetan adituek emandako iritziak batu eta aurkeztuko ditu, eta aurrera begira euskararen biziberritzerako baliagarriak diren gako, ideia eta kontzeptu berriak azalduko ditu.