Kale antzerki jaialdia: Gazte

KALEKO DANTZA ikuskizun GAZTEA, gazteekin egina, gazteak mintzo eta mintzagai, eta publiko ORORI zuzendua.

Ikuskizunak euskal dantza abiapuntu izanda, dantza garaikidea eta dantza modernoak eta gorputz mugimendua uztartzen ditu, ahotsari eta testuari ere tokia utzita.

Musika aldetik ere, berrikuntzari ateak irekiko dizkio. Euskal folkloreko doinuei muzinik egin gabe, zuzenean entzungo diren erritmoek oinarri elektronikoa izango dute, Hip hop kulturaren kutsu handiarekin eta elektronikak sortzen dituen giroekin lagunduta.

Adina: Denontzako
TaldeaHIKA taldearen ekoizpena, OINKARI dantza taldearekin elkarlan artistikoan.

INFORMAZIO GEHIAGO: https://hikateatroa.eus/eu/produkzioa/gazte/

Sarrera librea aforoa bete arte.

EGURALDI TXARRA EGINEZ GERO, MANUEL MUÑOZ KIROLDEGIAN IZANGO DA.