Kale antzerki jaialdia: Turisteatzen

Bidai agentzia batek (San Fernando bidaiak) kanpaina pionero bati ekitea erabaki du. Helburua da turismo industrialak, masifikatuak, eragiten dituen ingurumen-ondorioak ahal den gehien murriztea.

Haren produktu berrirako ideiaren funtsa bidaia birtualak diseinatzea da (“goza itzazu zure oporrak, munduko edozein lekutan, etxeko besaulkitik mugitu gabe”).

Horretarako aurreikusi du aplikazio bakarra eta pertsonalizatua programatzea, oporrak nahierara antolatzeko.

Hortaz, bertatik bertara ikusiko dugu aplikazio horietako baten diseinua. Horretarako, zozketa eginda aukeratutako boluntario batek bere bidaietan bizi izandako esperientziarik onenak eta okerrenak berriz biziko ditu. Bilduma horretatik aterako da, hain zuzen ere, etorkizuneko bidaia birtuala, pen-drive batean jasoa.

Hori da teoria. Errealitateak erakutsiko du guztia ez dela dirudien bezain erraza, eta turista baten burmuinak dirudien baino modu konplexuagoan funtzionatzen duela.

Adina: Denontzako
Sarrera librea aforoa bete arte
Taldea: Trapu Zaharra taldea

  • EGILEAK Santi Ugalde, Rubén Ontiveros
  • ZUZENDARIA Isidoro Fernández
  • ANTZEZLEAK Ion Sagarzazu eta Lierni Fresnedo.

EGURALDI TXARRA EGINEZ GERO ZALDIBAR ANTZOKIAN IZANGO DA.