Korrikaren aurkezpena eta dokumentala

Korrika badator!! Gero eta gutxiago falta da!! Horren harira antolatuko diren ekintzen aurkezpena egingo da eta ondoren 20. KORRIKA aurkezteko HIRU DAMATXO IDEIA FAKTORIAK ekoitzitako dokumentala izango dugu ikusgai: EUSKARAREN LAU AURPEGI.

Filmean lau istorio pertsonal kontatzen dira, euskararekin izandako bizipenen lau istorio: Maika Etxekopar, Dani Alvarez, Elena Caballero eta Ander Larrunbe.