Literatura solasaldia

Ene baitan bizi da

Idazlea: Maddi Ane Txoperena

Aitari zerbait entzunik, amatxiren bizipenen gibeletik abiatzen da Marie, Donibane Lohizuneko gaztea, Parisko ikasketak bururatzeko egin behar duen azken memoria lanerako. Ez zaio erraza suertatuko, ordea, amatxik ez baitio nahi duena emanen, eta Mariek berak ere ez baitaki zeren bila dabilen, xuxen? Kutxa batean gotorturiko oroitzapen zatiak balira bezala jasoko ditu irakurleak Josefinaren gazte garaiko amets, pentsamendu eta bizi-minak, Marieren begiradapetik.

Hizkuntza: Euskara
Gidaria: Mikel Antza
Informazio gehiago: biblioteka@eskoriatza.eus //  943 71 31 35  //  674 111 955 (Whatsapp)