Literatura solasaldia

Azpimarra

Idazlea: Nerea Balda

Selvak ama izan nahi du, baina ezusteko batek kolokan jarri dio erabakia. Autobusean, liburu bat topatu du, azpimarrez beteta, eta horren bitartez aurkitu du Andreu, gaztetan ezagutu zuen mutila. Punta s’Arenellako itsasargia da bien abiapuntua; iraganera gerturatu ditu, eta, halaber, elkarren zalantza eta minetara.

Estilo zuzena eta trinkoa darabil Baldak Azpimarrak eleberri laburrean; samurki aurkeztu dizkigu pertsonaien joan-etorriak eta bizitzaren garratzak jarri dizkien oztopoak; biak ala biak ulerberak eta gogoangarriak egingo zaizkio irakurleari, eta, liburua amaitzean, nekez askatu nahiko ditu.

Hizkuntza: Euskara
Gidaria: Mikel Antza
Informazio gehiago: biblioteka@eskoriatza.eus //  943 71 31 35  //  674 111 955 (Whatsapp)