Ludoteka: Porrotx eta Marimototsek oparitutako zuhaitzaren landaketa

Zorionak Marimotots antzezlanean, zuhaitz bat oparitu diete pailazoek ludotekariei, hauek herrian haur eta gurasoekin batera landa dezaten.  Landaketa hau, otsailaren 6an egingo da, eguerdiko 12:00etan, frontoian. Ekitaldi txiki bat prestatu da horretarako, landatzearekin batera hil zaizkigunei omenalditxo bat egiteko.

Horretaz gain, astean zehar ludotekak ekitaldia prestatzeko hainbat ekimen jarri ditu martxan, parte hartu nahi duten haur guztiei zuzenduta.

Hona hemen egunak eta txanda ordutegiak:

  • Urtarrilak 31, eta otsailak 1 ,2 – Zuhaitza apaintzeko harriak margotzea.
    •  Txandak:
      • 16:45 – 18:00
      • 18:00 – 19:15
  • Otsailak 3-4 –  Ikuskizuneko dantza eta abestia ikastea
    • Txandak:
      • 16:45 – 18:00
      • 18:00 – 19:15

Parte hartu nahi duten guztiek ludotekara hurbiltzea besterik ez dute egin behar