Ostegun bidaiariak: Sei egunez Euskal Herrian zehar bizikletan

Hizlaria: Roman Ezeiza

Roman Ezeiza eskoriatzarrak, Manu Laga adiskidea lagun duela, bizikletak hartu eta Euskal Herriko txokoak bisitatu zituzten aurtengo ekainean. Sei egunean 700 kilometroko ibilbide ederra egin zuten, Eskoriatzako Txalaparta jatetxe aurrean hasi eta bertan bukatuz. Bidaia egingarri eta polita, urrutiegi joan gabe eta pedalei eraginez, Euskal Herriko herri, bide eta parajeak ezagutu eta disfrutatzeko.